P.M. Urruzunoren bertso bat grabatuko du Oskorrik

elgoibarren.net 2006ko aza. 15a, 09:41

Pedro Migel Urruzuno (1844-1923) idazle eta apaiz elgoibartarrak idatzitako bertso bat sartuko du Oskorrik “The Pub Ibiltaria” bildumaren 11. diskoan. Abenduaren 21ean Bilbon eskainiko duten zuzenekoan grabatuko dute lan berria.

Sakamantekasen berriak

1706642032920 P.M. Urruzunoren bertso bat grabatuko du Oskorrik

Sakamantekasen  berriak” izena edukiko du P.M. Urruzunoren letra daraman abestiak. Bertan, Juan Diaz Garayo bortxatzaile eta serie hiltzaile arabarraren atxiloketa eta epaiketaren berri ematen zuen apaiz elgoibartarrak.
11. Oskorri & the pub ibiltaria
Urruzunorenaz gain, 16 abestik osatzen dute Natxo De Felipe eta konpainiaren lan berria. Jose Vicente Echegaray, Zalduby, Tximela edo Ramon Artolaren lanak aukeratu dituzte oraingoan, eta baita, “Bizi naiz munduan” amodiozko abestia ere.
• Oskorriren webgune ofiziala: oskorri.com
Pedro Migel Urruzuno (biografia, bibliografia, aipamenak, kritikak, estekak, e.a.) *Iturria: armiarma literaturaren zubitegia