Olentzeroren panpinak jarri dituzte Txankakuako 36 dendatan

elgoibarren.net 2006ko abe. 11a, 19:23

Gabon jaiei kutsu euskaldunagoa emateko asmoz, Txankakua Merkatari eta Zerbitzu Elkartearen baitan dauden 36 merkatarik, Olentzeroren panpin bitxi batekin apaindu dituzte beraien dendak.

 
 
 

1706641997990 Olentzeroren panpinak jarri dituzte Txankakuako 36 dendatan

Iaz Gabonetako zuhaitzak jarri zituzten eta aurten Olentzeroren aldeko apustua egin dute. Halere, ez dela lan erraza izan azaldu digute Txankakuatik. “Merkatuan ez genuen gure gustuko Olentzerorik topatu eta Papa Noelen irudi batzuk moldatu behar izan ditugu. Horrelakoetan gertatzen den moduan, lana amaitu ostean atera ziren Olentzeroren panpina gehiago merkatura, Murphyren legea betez”.
 
 
 
Guztira 36 izan dira euren komertzioak Olentzeroren irudiarekin apaintzea erabaki duten Txankakuako dendariak. Batzuk barruan eta beste batzuk kanpoan jarri dituzte panpinok. Eta egonda ukitu berezirik eman dionik ere.
 
Emaitzarekin gustura
Herritarrengan piztu duen arreta eta interesa ikusirik, emaitzarekin gustura geratu dira ekimen honen bultzatzaileak. “Erosle eta bezero askoren kuriositatea piztu dugu, batez ere, umeengan. Egon da panpinak eskatu dizkigunik ere, nahiz eta ez dauden salgai”.
 
Lotura interesgarriak:
Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin? (Oier Araolaza, ARGIA)
 

1706641998033 Olentzeroren panpinak jarri dituzte Txankakuako 36 dendatan

1706641998077 Olentzeroren panpinak jarri dituzte Txankakuako 36 dendatan