James Bond-ek gidatzen duen autoko osagaiak Mendaron egiten dira

elgoibarren.net 2006ko abe. 20a, 12:04

Maser Mikroelektronika Mendaroko enpresan egiten dituzte Aston Martin DBS autorako osagai elektronikoak. James Bond, 007 agenteak azken filmean gidatzen duen autoak, adibidez, Mendaroko teknologia darama ateetan.

 
 
 
Sistema elektronikoetan adituak

1706641971892 James Bond-ek gidatzen duen autoko osagaiak Mendaron egiten dira

Autoentzako sistema elektronikoak garatzen dituen euskal enpresa bakarretakoa da Maser Mic. enpresa. 30 langileko (%75a ingeniariak dira) enpresa hau, besteak beste, autoetarako ateetako ECU sistema elektronikoaren garapenean espezializatu da, Tekniker-en laguntzaz. Alegia, beira-igogailu elektrikoa, ixte-sistema zentralizatu, kanpoaldeko atzerako ispilua, barruko argiak, alboko keinukaria edo seinale-argia eta Can Bus komunikazio sistema kontrolpean izateaz arduratzen da ECU sistema.
• Lau sektore estrategikotan egiten du lan Maser Mic enpresak.
1)    Industria (%50).
2)    Automozioa (%20)
3)    Ingurune-adimena (%15)
4)    Energia (%15)
Aston Martin moduko etxe prestigiotsuek Mendaroko enpresa begiz jo eta Maser Mic.en eginiko teknologia erabiltzen dute beren autoetarako. Duela gutxi, esaterako, etxe britainiarrak lagatako Aston Martin auto bat eduki dute Mendaron bertan, zenbait berrikuntza elektroniko egiteko.

007 agenteak gidatzen duen autoa

1706641971936 James Bond-ek gidatzen duen autoko osagaiak Mendaron egiten dira

Luxua, edertasuna, ahalmena eta sofistikazio elektronikoari lotuta dago Aston Martin etxeko autoen irudia. Hala izanik, munduko autorik desiratuenetakoak dira. Ez da kasualitatea James Bond (Daniel Craig) berak ere “Casino Royale” filmean, munduko isilpeko agente sekreturik ezagunenari buruz egiten den 21. filmean, Aston Martin DBS bat gidatzea.