Opera kontzertua eskainiko du Amaya Pitharas sopranoak

elgoibarren.net 2006ko abe. 22a, 11:00

Amaya Pitharas 14 urteko sopranoa Londresen jaio eta bizi bada ere, bere ama, Lourdes Uncilla Azkona, elgoibartarra da. Ingalaterrako Opera Nazionaleko partaidea den abeslari gazte honek opera kontzertua eskainiko du Silvia Hernandez pianojolearen laguntzarekin. Abenduaren 29an, barixakua, izango da Musika Eskolako auditorioan (20:00).




Amamaren aurrean abesteko desiratzen
Amayak Elgoibarren bizi den bere amamaren aurrean kontzertu bat emateko zuen gogo biziari esker antolatu dute kontzertu berezi hau.

Ingalaterrako Opera Nazionaleko partaidea
Gaztea izan arren, Ingalaterrako Opera Nazionaleko kidea da Amaya Pitharas. Honetaz gain, hainbat kantu lehiaketatan parte hartu izan du bakarlari edo koruko partaide gisa. Egun kantu, piano eta flauta ikasketak egiten dihardu eta bere desioa opera abeslaria izatea da.

Ingalaterrako Opera Nazionalarekin (ENO) parte hartu du honako obretan:
• 2001eko otsailean: “Cunning little Vixen”
• 2001eko irailean: “La Boheme”
• 2003ko urtarrilean: “Kovanshchina”
• 2004ko maiatzean: “Carmen”

Bestelakoak:
• 2002ko apirilean: “A Village Romeo and Juliet” Cagliariko Sardinia Antzerki Lirikoan
• 2002ko ekainean: “Wozzeck 2002” CD grabaketa

1706641970536 Opera kontzertua eskainiko du Amaya Pitharas sopranoak

Kontzertuaren egitaraua
: (obrak)
-Sposa
-Lascia Chio Pianga
-Die Lotosblume
-Wie Melodien Zieht Es Mir
-Verborgenheit
(5 minuko atsedenaldia)
-Ophelia´s Song
-Queen Mary
-Silent Noon
-The Holy City