20.297 zenbakia, Espainiako Loteriaren Eguberrietako sari nagusia

elgoibarren.net 2006ko abe. 22a, 11:35

Goizeko 9:50ean, sariketa hasi eta 40 minutura atera da Espainiako Loteriako sari nagusia: 20.297 zenbakia. Sariaren (540 milioi euro) zatirik handiena, bi heren hain zuzen, Sorian saldu da. Gasteizko Frantzia kaleko administrazioan zenbaki horren serie bat saldu dute, eta, beraz, 3 milioi euro egokitu dira. Beste sari txikiago batzuen zatiak ere egokitu dira Euskal Herrian.

 
Ikus hemen zure zenbakia saritua izan den eta sari nagusiak: GABONETAKO LOTERIA

4. sariaren zati bat Bilbon saldu da, 47.272 zenbakiarekin. Zenbaki horren serie asko saldu dira Bilbon, eta guztira, 9 milioi euri utzi ditu; hau da, sari nagusiak Gasteizen utzitakoa baino hiru bider gehiago.
Hiru bostgarren sariren zatiak ere etorri dira -59.236, 60.534 eta 27.274 zenbakienak-: Donostian, Eibarren (Gipuzkoa), Oionen (Araba) eta Berrizen (Bizkaia) utzi dituzte sariak.