Inauguratu dituzte Parrokia aurreko zaharberritze lanak

elgoibarren.net 2006ko abe. 22a, 19:21

Plaza Handia eta inguruak itxura aldatuta, zaharberriturik, sartuko dira urte berrian. Udaletxeko arkupea ireki zuten lehenik, Usuako parkean iturri ikusgarria gero eta amaitzen azkenak, Parrokia aurreko lanak izan dira. San Bartolome Parrokiako ataria izanik, Don Benantzio parrokoa arduratu zen inaugurazio ekitaldiaz, Udal agintarien laguntzaz.




1706641969590 Inauguratu dituzte Parrokia aurreko zaharberritze lanak

San Bartolome jaiak bukatu bezain laster hasi ziren parroki aurreko zaharberritze lanak eta Gabonetarako amaituta egotea zen udal arduradunen asmoa eta desioa. Izan ere, Gabon jaietan ekintza asko antolatzen dira elizan eta ingurune honetan. Epeak bete dira eta 14 astean amaitu dituzte lanak. Joan den abenduaren 23an inauguratu zuten parroki aurrea.
 
Egin diren aldaketak
Udalak 165.278,6 euro erabili ditu parroki aurrea txukuntzen eta Arkhiru Arkitektoak arduratu da diseinuaz. Besteak beste, lur guztia jaso, lurrean zeuden harri borobilak kendu, zuhaitzak kendu eta gereziondo berriak sartu, jarleku berriak ipini eta dena maila berean ipini dute, lehen zegoen koska kenduta.

Orain

Lehen

Usuako iturria
Usuako parkea (Giza Eskubideen parkea) apaintzeko Udalak jarri duen iturria ere abenduaren 3an inauguratu zuten. Iturri berezia da, ur eta argi jolas ikusgarriak dituena. Astegunetan, goizeko 08:00etatik 23:30era bitartean egongo da martxan, eta asteburu eta jai-egunetan, egun osoan zehar funtzionatuko du.
 

1706641969712 Inauguratu dituzte Parrokia aurreko zaharberritze lanak

 

1706641969754 Inauguratu dituzte Parrokia aurreko zaharberritze lanak

 

1706641969793 Inauguratu dituzte Parrokia aurreko zaharberritze lanak

 

1706641969834 Inauguratu dituzte Parrokia aurreko zaharberritze lanak