Gabonetako oporrak hartu behar ditugu urtarrilaren 3ra arte

elgoibarren.net 2006ko abe. 22a, 19:42

Zuen baimenarekin, Gabonetako oporrak hartu behar ditugu urtarrilaren 3ra arte. Baina oporretan egon arren, Gabonetako bi ekintza esanguratsuenen segimendua egingo dugu. Hala, abenduaren 24an Olentzeroren berri emango dizuegu. Hilaren 30ean, berriz, Gabon Zahar Feriako erretratuak erakutsiko dizkizuegu. Gainera, FOROAK atala ere prestatu dugu nahi duzuenok zuen iritziak eman ditzazuen. Eta gaztetxook animatu nahi zaituztegu, batez ere. Esan bezala, urtarrilaren 3an bueltatuko gara eguneroko lanera. Besterik gabe, GABON ZORIONTSUAK izan ditzazuela eta URTE BERRI ON DENOI!


Olentzero
Abenduaren 24an Olentzerorekin batera irtengo gara kalera. Goizean Atxutxiamakak antolatutako Olentzerorekin batera ibiliko gara. Aterako dizkiogu erretratu mordo bat zuei erakusteko.

Olentzero

Mari Domingin


Gabon Zaharretako Feria
Egun handia izaten da urteko azken zapatua Elgoibarren. Eta handia denez, gure kamara hartu eta kalean gora eta behera ibiliko gara egun honen onena jasotzeko asmoarekin. Jaso eta gero zuei erakusteko desioarekin.                                    

1706641969203 Gabonetako oporrak hartu behar ditugu urtarrilaren 3ra arte

1706641969240 Gabonetako oporrak hartu behar ditugu urtarrilaren 3ra arte