156 lagunek parte hartu zuten I. San Silbestre lasterketan

elgoibarren.net 2007ko urt. 3a, 11:05

Urte Zaharra agurtzeko San Silbestre lasterketa antolatu zuen estreinakoz Urgazi Triatloi taldeak eta herritarren harrera ezin hobea izan zen. Eguraldi epel eta eguzkitsuak lagunduta, 156 lagunek parte hartu zuten lasterketa herrikoi honetan, eta denek lortu zuten helburua, proba amaitzea, alegia.

 
 
 

1706641966815 156 lagunek parte hartu zuten I. San Silbestre lasterketan

Lehenengo urtea izanik, zenbait akats egin dituztela adierazi dute Urgaziko kideek beraien blogean, “nolanahi ere, datorren urtean sortu berri dugun tradizioari eusteko asmoa dugu eta aurtengotik abiatuta hutsak zuzentzen ahaleginduko gara” gaineratzen dute, besteak beste.
10 elgoibartarrak Azpeitiko San Silbestrean 
Elgoibarko San Silbestrea lehiakorra ez izatea erabaki zuten antolatzaileek, eta hortaz, ez zen dortsalik, ezta irabazleentzako sari berezirik ere egon. Inguruko herrietan, ordea, egiten dira San Silbestre lehiakorragoak, hauetako bat Azpeitian. Bertan, 10 elgoibartarrek parte hartu zuten. Urgaziren blogean bertan agertzen dira antxintxikarion denborak.
 

1706641966847 156 lagunek parte hartu zuten I. San Silbestre lasterketan

1706641966882 156 lagunek parte hartu zuten I. San Silbestre lasterketan

1706641966918 156 lagunek parte hartu zuten I. San Silbestre lasterketan