5 kiloko lupia ikusgarria harrapatu zuen Igor Lasuenek

elgoibarren.net 2007ko urt. 4a, 10:56

Ordu erdiko borroka gogorra eta gero atera zuen uretatik Igor Lasuenek argazkian ikus daitekeen 4 kilo eta 990 gramoko pisua zuen lupia ikusgarria.

 
 
 
 

1706641966129 5 kiloko lupia ikusgarria harrapatu zuen Igor Lasuenek

Ezusteko ederra hartu zuen Igor Lasuen gazte elgoibartarrak kanaberaren bestaldean ia 5 kiloko lupia atera zitzaionean. Gaueko 9:30ak inguruan arrantzatu zuen Deban, ordu erdiz arraintsarrarekin borrokan jardun ondoren. Txikitatik arrantzazale porrokatua izan arren, tamaina honetako piezak gutxitan harrapatzea tokatu zaiola aitortu digu Igorrek, "gehienez kilo batekoak harrapatu izan ditut.
 
Ez da ohikoa tamaina honetako (70 zentimetro luzeran eta 19 zentimetro zabaleran) lupiak arrantzatzea". Abenduan eta urtarrilean joaten dela lupiak arrantzatzera gaineratu digu, "Debatik Mutrikura joateko zubitik gertu jartzen gara eta angulak erabiltzen ditugu amu bezala". 
Urteko lehen egunean jan zuten lupia, "11 lagun elkartu ginen mahaian eta hala ere, zati edarra tokatu zitzaigun bakoitzari!".