“Bizarra”ren kontzertua Kultur Etxeko sotoan

elgoibarren.net 2007ko urt. 5a, 14:13

Iban Urizar elgoibartarrak (Cafe Teatro, Mengele Quartet,...) eta Mikel Etxegaraik (Gutariko Bat, Voodo muzak,...) osatzen dute Bizarra. Bateria eta tronpeta joaz inprobisazio askea eta elektronika esperimentalaz gozatzeko aukera izango da 22:00etatik aurrera Kultur Etxeko sotoan.




1706641962376 “Bizarra”ren kontzertua Kultur Etxeko sotoan

Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du bikote honek musika sortzeko eta ulertzeko duen moduan; Free Jazza, inprobisazio askea eta elektronika esperimentala, bateria eta tronpeta erabiliaz, hauek dira Bizarraren ikurrak. Elektronikaren abantailak aprobetxatzen dituzte beraien musika haratago eramateko.
 
 
Eman diezaiegun hitza: “Soinu bortitz zein eroak nahasi ditzakegu, film beltzenaren notak emeki joaz, aspaldiko orroak entzunaz edo inoiz, iraganean bizitako espazio eta garaiak irudikatuz, soinuaren materia aprobetxatzen dugu espazioak birsortzeko”.