Sarituek jaso dituzte Txankakuak zozkatu dituen produktuz beteriko sei saskiak

Barren.eus 2023ko abe. 22a, 15:12

Gabonetako kanpainaren barruan hainbat sari banatu ditu Txankakua merkatarien elkarteak, azken egunetan: 5.000 euro banatu zituzten eguaztenean; eta, produktuz osatutako sei saski banatu dituzte gaur.

Atzo egin zuten sei otarren zozketa eta gaur eman dizkiete sarituei. Gabonetako Loteria jokatzen den eguna ez da txarra halako sari bat jasotzeko. Honakoak dira sei sarituak:

  • Pilar Salegi
  • Gloria Cestafe
  • Ana Maria Acevedo
  • Zorione Sagasta
  • Eli Gurrutxaga
  • Alberto Cruz

• Txu-txu trena urtarrilean
Gabonetako kanpainatren barruan, iaz moduan, urtarrilaren 3an txu-txu trena ibiliko da herriko kaleetan, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Txankakuako maskotak ere irtengo dira kalera, eta leialtasun opari txikiak banatuko dituzte.

2023 12 22 txankakua 6 otar sarituak BARREN 1

∞Lotura duten albisteak: