June Iraolagoitia txirrindulariak hirugarren egin du Gipuzkoako Txapelketan

Barren 2024ko mai. 8a, 12:47

Alebin eta infantil mailako txirrindularientzako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten domekan Irunen, Colon pasealekuan, hain zuzen ere.

Alebin nesken mailakoen lasterketan lehiatu zen Elgoibarko Lagun Taldea eskolako June Iraolagoitia mendaroar gaztea eta hirugarren postua lortu zuen. Dorletako Ama Txirrindulari Taldeko Nile Agirretxek irabazi zuen proba.

Asteburuan Zumaian ospatuko den Gipuzkoako taldekako erlojupeko lasterketan izango dute hurrengo hitzordua txirrindulari gaztetxoek.