“Ziklikoki bizi” ikastaroa Mendaron, apirilaren 12an eta 26an

Barren 2024ko mar. 27a, 13:30
Jaione Guisasola hezitzaile menstrualak emango du ikastaroa.

Apirilaren 2ra arte zabalik dago ziklo menstrualaren oinarriak landu eta autolaguntzarako ikastaroan izena emateko epea.

Ikastaroa Azpilgoetako Kultur etxean izango da, apirilaren 12an eta 26an, 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaroa Askaziren atzean dagoen Jaione Guisasolak hezitzaileak emango du. Azken urteotan elikadura ziklikoan eta, batez ere, heziketa menstrualean hezten dihardu Guisasolak. Saioak euskaraz izango dira eta izen emateak hamar euroko prezioa du (Izen ematea Mendaroko Udalaren webgunean: https://www.mendaro.eus/eu/ziklikoki-bizi-ikastaroa 
Ikastaroaren helburu nagusia bertaratutako emakumeek hilekoaren zikloa ezagutu eta norberarenera onartuz etekina ateratzen ikastea da. Hilekoa beldurrik gabe eta naturaltasunez biziz, orekan bizi ahal izateko, antolatzaileen esanetan.
Ikastaroak era baditu helburu zehatzagoak: hilekoaren zikloaren funtzionamendua ezagutzea, giza gorputzean eragiten dituen aldaketak identifikatzea, autoezagutzara bidean erregistroaren garrantziaz jabetu eta horretarako metodo desberdinak ikastea, hilekoaren zikloak tabu bat izaten jarraitzen duela jabetzea, zikloan zehar sor daitezkeen gora-behera fisiko, emozional zein psikikoei aurre egiteko estrategiak barneratzea, besteak beste, elikadura ziklikoaren bitartez, edota taldeko beste partaideen esperientzien bitartez errealitateaz jabetu eta ahizpatasun eta sororitate gune bat sortzea.
Ikastaroa presentziala izango da; "gertutasuna eta konfiantza funtsezko ezinbestekoak baitira ikastaro honetan konfiantzazko gune bat eraiki ahal izateko".
Aurretik aipaturiko helburuak betetzeko metodo desberdinak erabiliko dituzte. "Alderdi teorikoa partaideen esperientzia eta aurrezagutzetan oinarrituta garatzen da, azalpen, jolas, praktika eta esperimentazioa uztartuz, metodo hau ekin errazago barneratzen baita giza gorputzaren funtzionamendua".