Landa bide publikoen ordenantza aldatu du Mendaroko Udalak

Barren 2024ko mar. 25a, 10:42

2020ko uztailaren 29an Mendaroko Udalak landa bide publikoen erabilera berezia arautzen duen udal ordenantza onartu zuen. Bertan, atoidun kamioiei galarazi egiten zitzaien landa publikoak erabiltzea. 

Urte hauetan hainbat eskaera egon dira debeku hori kentzeko eskatuz, eta gaia aztertu ondoren, otsailaren 27an Mendaroko Udaleko Udalbatzak aho-batez onartu zuen debekua altxatzea. Udalbatzaren erabakia iragarki bidez jarri da jendaurrean, baita udal-iragarki taulan, udalaren web orrian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere. Apirilaren 23a arte egongo da jendaurrean, eta epe horretan alegazioak aurkezteko aukera izango da.