Bigarren egunean, 17 goizean, Labrador penintsulako lurrak ikusten hasi ginen estribor aldean. Foka batzuk ere bai igerian gure ontziaren inguruan. Hantxe ainguratu dute ontzi handia, Chateau Bay-etik gertu.

Berehala konturatu gara zergatik deitzen den leku hura Chateau Bay. Gaztelu itxurako haitz karratu handi bat du badiaren goiko aldean. Zodiac-etan bide luze samarra egin beharko dugu. Jende armatua ere gu zaintzen ibiliko omen da, laranjaz jantzita. Batzuek galdetu ere bai: -hainbesterainokoa al da arriskua?

angel ugarteburu eskopetagaz 6atala Hantxe zegoen, bai, gure ondoan armadun gizona alde guztietara begira, adi. Bakartua eta hustua geratu ondoren, agertzen omen dira hartzak hemendik ere. Mentura arriskutsuaren kerua zemaion irudiak gure ibilaldi lasaiari.
    Kontua da Chateau Bay herritxoa hustuta dagoela. Ez dela han inor bizi. Izan ere Ternuak, alde txikiaz izan bazen ere, 1949an Kanadarekin bat egitea erabaki zuenean (lehenago Britania Handiaren babespeko autonomia zen), gobernuak herri asko bertan behera uzteko erabakia hartu zun, ez zirelako errentagarri. Areago, defizitarioak ziren. Ez zen posible herritxo guztietan heziketa, osasun eta gainontzeko zerbitzuak modu duinean ezartzea. Gainera, bakailao arrantzaren moratoria jarri zuten indarrean eta, arrantzatik bizi ziren herritxo askok jo zuen hondoa. Gurekin zebilen Tony Oxford ez zegoen, dena den, gobernu zentralaren jokabideaz ados.

Ugarteburu red bayn tony Oxford zodiaca gidatzen
    Chateau Bay hori aipatzen da XVI.mendeko Nabigazioneko liburuan ere, euskal marinelak ibili ohi zireneko leku bezala. Hantxe izan omen zen 1576ko balearen kanpainan gertatu zen deskalabroa ere, zeinetan, izotzak eta ekaitzak harrapatuta, ehundaka marinel ito baitziren eta beste hainbeste alargun eta hautsitako familia geratu Euskal Herrian. Ehundaka dira inguru honetan hilobiratutako euskal marinelen gorpuak. Ternuako balearen negozioak mende horren bukaeran hasi zuen bere gainbehera adituen ustez, euskaldunentzat bederen. Beste batzuen eskuetara pasatu zen negozioaren mauka.

angel ugarteburu 6atala baso artikoa  Botinak eta flotagailua kendu eta lehorra zapaltzean, alfonbra lodi batean bezala sartzen da hanka, orkatilatik gora. Sentsazio ederra. Zorionez, gurekin doa Latonia doktore anderea eta hark asko daki oihan artikoaz. Kontraesana badirudi ere, hau oihan bat da. –Oihan artikoa zapaltzen ari zarete- esan digu. Lourdes, Iraitz eta ni haren ondoan ibili gara, azalpenak jasotzen: - Begira, hemen ladareek ezin dute goratz hazi. Horregatik, modu horizontalean hazten dira, atlantiar haize hotzak ez baitie beste aukerarik ematen.Apur bat hazten direnek, adaskak mendebalderanz orraztuta dituzte. Zuloetan hazten dira apur bat gehiago. Lurra goroldioz eta likenez egindako alfonbra lodia da. Garbi-garbi dago, gainera, lurmendu berri baitira hemengo paraje hauek. Laster, 15 egun barru, dena izango da kolorea hemen, hilabete eskas irauten duen udan.

angel ugarteburu 6atala caribouteaHonako hau caribu tea duzue…(horrela eman zigun bere botanikako klasea Latonia andereak). Tamalez, xehetasun asko galdu egin nituen, nire ingeleseko mailak ez baitzuen gehiagorako ematen eta ezin niolako nahi nuen guztia galdetu.

2017 07 28 angel ugarteburu 6atala landareak

 Koloreekin batera eltxoak ere iristen omen dira eta nik, egia esan, nahiago koloreak imajinatu edo postaletan ikusi, haien arpoikadak jasan baino. Ikasi nuen hori Kanadako beste aldeko egonaldian. Eltxo txikiak bezain erasokorrak hemengoak, praka motzetan ibili nintzen honi bernak handituta utzi baitzizkion orduko hartan.

angel ugarteburu 6kapitulua eskua

Azalpenak entzun eta bakarrik abiatu naiz Chateau deitzen den arrokadi handira hango sakonetan zeuden izotzak zapaltzera eta gero, bakardade handi eta garbiari so geratu naiz. Iraitzi esan diot argazki bat ateratzeko. Hain handia, garbia eta ederra da hau guztia!

angel ugarteburu 6kap elizaeskola  Ederra bakarrik ez, beste mundu bat da Chateau Bay: egurrezko etxe hustuak eliza eta eskola aldi berean izandako eraikuntza zaharraren inguruan. Hogei bat etxe guztira? Hor nonbait. Leku hustuak berez duen aire tristearen gainetik, ordea, natura garbiaren arnasa hartuz zapaltzen genituen geruza lurmenduak.
    Handik alde beharra izan zuten batzuek hil ondoren euren gorpuak bertan hilobiratzea nahi izan dute eta hantxe daude, apur bat harantzago, alabastroz egindako lapida edo zutarri oroigarriak.
    Ederra izan denez, alde askotatik, Chateau Bay honetara egin dugun bisita. Zodiac-etara itzuli behar dugula agindu dute. Ontzi handian dugu bazkaria gure zain.

∞ Aurreko sarrerak:

  1. Ternua-Newfoundland
  2. Balea: fantasia eta errealitatea
  3. Euskal itsasgizonak baleen atzetik
  4. Euskararen arrastoak
  5. Euskaldunak protagonista
  6. Balea mota ezberdinak
  7. Desagertzeko zorian
  8. Apaizak baino hobeto
  9. Prestaketa lanetan
  10. Honek Pasaia ematen du
  11. Sartu gara ontzian
  12. Zientzia eta sagardoa
  13. Zodiac-etan lehorrerantz