4. etapa (Everest Trail Race)

Osteguna. Pintxopo eguna! Beraz, praka garbiak. Gaur lo gutxi egin dugu. Bart hizketan lizatu ginen Nuria eta biok. Mendiko lagun bat baino hoberik ez dago. Agur, Kharikola!

 4. etapa: Kharikola-Phakding 27.5 km 2423 m+ 1907m- 5 ordu eta 35 minutu
Esan dutenez, gaur animalia asko ikusi ditugu bidean. Bi hankakoak eta lau hankakoak.
Aukeran bigarrenak nahiago.
Un paseo con las mulas.
900 mando omen daude Kharikola eta Phakding artean.
10 bat mando daramatza nepaldar xerpa bakoitzak. Butano bonbonak alde banatan.
Zelako pisua.
Pixkanaka goaz aurrera. Harbidean.
Zegamako erromes bidea dirudi.
Gaur bi lagun ingelesekin noa. Improving my English! Charlie eta Graham.
Zelako jatorrak. Pushing hard, ey!
Basatza. Lokatza. Burros y barro. Cococolate (Liherren hizkuntzan)
Arin zoaz, loramen!
Xiummmmm! Ostras! Nepaldar hori.
Motxiladun umea. Baina motxilaren ordez gitarra bat darama! Gora zu. Nepaldar hauek korrika hasten direnean. Sansacabo!
Aurrera noa. Datilak, barrita bat, ura, umeboshi. Aita, lumagorri oilaskoa prestatu ongi etorrirako, mese!
Bidean zenbat kultu-elementu: estupak, maniwall-ak eta mani wall-ak. Hirurak dira erritu elementu ezagunak Asian. Ehunka ikusi ditugu bidean, nepaldar banderatxoz apainduta.
Namaste! Hara! Baina zer darama zamaketari honek buru-bizkarrean? Mahai erraldoi bat. Eta musika! Nepaldar reggaetoia. Papi papi!
Seguru nepaldar reggaetoiaren letra ez dela espainola bezain matxista eta nazkagarria.
Gaurko etapa rompepiernas.
Gorabeheratsua.
Finish line. Pozik!
Gaur lodge batean egingo dugu lo. Nepalgo aterpetxe ohikoa.
Ohe bat, dutxa eta jantokia. Hiru egunez kanping dendetan egon ostean, lau izarreko hotela.
Gaur lo asko egin nahi dugu, biharkoa luzeena eta gogorrena izango delako. Baina baita ederrena ere.
Zakuan, lagunek Euskal Herritik bidalitako argazki zoragarriei begira. Aloña elurtuta. Everesten inbidiarik ez.

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrailrace zubia

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa 3

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa kargagaz gizona

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa kargagaz yak

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa 2

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa umea

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa 1

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa egunsentia

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa kanpindendatik

2019 11 14 ainhoa lendinez nepal everesttrail race 4etapa gauez