Porru Pudinga (Mendiko Errezeta+)

Coronavirus, 2020!

Kanpoan ez denez giro, mendi buelta bat egin ostean, plan ezin hobea da sukaldean aritzea. Porruekin eginiko puding-aren errezetarekin nator gaur.

Araotz

Oso erraza da, eta goxo-goxoa. Osagai hauek beharko ditugu:

PORRU PUDINGA

Coronavirus, 2020!

Kanpoan ez denez giro, mendi buelta bat egin ostean, plan ezin hobea da sukaldean aritzea. Porruekin eginiko puding-aren errezetarekin nator gaur. Oso erraza da, eta goxo-goxoa. Osagai hauek beharko ditugu:

  • Bi porru handi
  • Patata handi bat
  • Bi arrautza
  • 200 litro arroz-esne
  • Gatz pixka bat
  • ? Pipermin pixka bat

Moztu porrua xerratan eta patata laukitxotan. Zartagin batean jarri olio pixka bat eta bero dagoenean bota porru-xerrak. Egin 5 bat minutuz. Gehitu patata eta egin beste 5 minutuz. Bi osagaiak eginda daudenean, nahasi arrautzekin eta esnearekin eta birrindu. Oreari gatz pixka bat eta pipermina bota.


Labea 180 graduan dagoela egosi orea 25 bat minutuz, eta kito!


Bilboko Kafe Antzokian zoragarri ematen dute jaten. Hantxe probatu nuen lehen aldiz porru-pastela edo pudinga, eta, maitemindu egin nintzen. Ordutik, sarri-sarri egiten dugu etxean. Azkenekoz Alluitz-Anbotoko ertza egitera joan ginenean, horixe izan zen gure jatekoa. Porru puding-a eraman genuen motxilan!

Alluitz-Anbotoko ertza