Alpinismo bisexual (mendiko errezetak)

Egun on! Zer moduz doa, uda? Nirea amazing! Mendiko ametsen zerrenda gero eta luzeagoa da, baina betetako ametsak ere gero eta gehiago dira. :-) Alpeetan eta Pirinioetan izan gara oporretan. Bi astez lan egitea egokitzen zaigunez, Euskal Herriko mendietan ari gara asetzen.

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus begira

                                                                                                      Aratz-Aizkorri (Argazkia: Jorge-Dihinx)

Aurten ez dago lasterketarik, eta, mendian ez degu barritarik jaten, benetako jana baino ez. Gaurkoan krepak egiteko errezeta errez batekin nator, esnekirik eta glutenik gabekoa, noski.

Osagarriak:

  • 60 gramo artobeltz
  • Banana heldu bat
  • 2 arrautza
  • Canella hautsa
  • Olio ttantto bat

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus aleak

Artobeltza ontzi batean jarri, urez tapatu eta beratzen utzi hainbat orduz. Nik goizean jarri nuen eta arratsaldean egin nituen krepak. Artobeltza landare bat da izatez, nahiz guk zerealtzat hartu, landarearen haziak dira kontsumitzen ditugunak. Ikusi Elena Corralesen blog hau artobeltzari buruzko informazio gehiago eskuratzeko.

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus gorbea

Artobeltza beratuta, samur dagoenean, gehitu bi arrautza eta banana heldu bat eta birrindu orea egin arte. Zartagin batean coco edo oliba olio pixka bat jarri eta bota orearen zati bat. Egin kontu su altuan egin behar direla krepak, baina gertutik zainduta, erre ez daitezen. Burbuilak ateratzen direnean buelta eman beste aldetik egiteko.

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus paste 2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus paste kafea 2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus paste1

Krepak izugarri goxoak dira, gosaltzeko nahiz askaritarako. Oso erraz prestatzen dira eta hauek ez daukate ez esnekirik ez glutenik. Gaziak eta gozoak egin genituen atzo:

 Krep gozoak:
- Laktosarik gabeko jogurt naturala barruan. Gainetik, eztia eta fruitu gorriak.
- Algarroba kremarekin eta marmeladarekin ere probatu ditugu.
 Krep gaziak:
- Indioilar edo urdaiazpiko xerrak, aguakate eta garbantzu hummusarekin. Gainetik gomasio pixka bat.
- Mexikar erako takoak ere egin izan ditugu: oilasko zatiak eta barazkiak sartu, eta jogurt saltsarekin edo azenario hummusarekin busti.

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus paste jam

Gure amak esaten duen bezala, etxean egindako gozokiak, tea eta gustuko liburu bat, planazo! Une honetan, liburu hauek dauzkat esku artean:

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus lib1 2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus lib2 2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus lib3 2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus lib4 sarasola

Artobeltzarekin eginiko errezeta gehiago nahi badituzu, ikusi hemen.

2020 09 08 loramen alpinismo bisexual komunitatea barreneus aurp erdi

                                                                                                         Txindoki.
Gogoratu, ezer espero ez dezunean, dena iristen da. ;-)