Elgoibar Ikastola Martinika uharteetan

Elgoibar Ikastolako ordezkaritza bat Martinika uharteetan izan da Erasmus + programaren baitan hiru herrialde desberdinetako beste hainbeste ikastetxerekin jazarpenari buruzko lanketa bateratua eta kulturanitza garatzen.

DBH 3ko June Rodriguez, Mikel Rodriguez, Maria Sasiain eta Arhane Villanueva izan dira bertako eta Turkiako beste ikasleekin lankidetzan aritu direnak, programak iraun bitartean hiru lurraldeetatik igaroko delarik. Hauxe da Euskal Herritik 7000 km-tara burutu duten egun hauetako lanaren eta bizipenen kronika.