Asa ga kuru / True Mothers

Naomi Kawase zuzendari japoniarrak gaur estreinatuko du bere azken lana Donostiako zinemaldiaren 68. Edizioan. “Asa ga kuru / True Mothers” filmak bi ama aurrez aurre jartzen ditu.

Ez da arraroa Kawase Donostian ikustea, 2010ean Genpin dokumentala Sail Ofizialean lehiatu zen eta FIPRESCI saria, hau da, kritikaren saria jaso zuen. Orain bi urte, Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan zen Donostian Vision (2018) lanarekin. Asa ga kuru Cannesko 2020ko hautaketa ofizialean egon da baina edizio hori Covid19aren ondorioz egin ez denez, Donostiako sail ofizialean aurkeztu da.

2020 09 24 butaka gorria komunitatea barren Asagakuru Fotodirector 21135 Asagakuru Fotopelícula 21571

 • Sinopsia
Haurdun geratzeko borroka luze eta asegabe baten ondoren, Satokok eta bere senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute, adopzio-elkarte batek konbentzituta. Urte batzuk geroago, bere familia arriskuan dago Hitari izeneko neska ezezagun baten erruz, ama biologikoa dela baitio. Satokok Hitariren aurka egitea erabakiko du.
Filmaren trailerra (azpitituluak ingelesez daude):

2020 09 24 butaka gorria komunitatea barren Asagakuru Fotodirector 21135Naomi Kawasek Cannesen eta Donostian zenbait lan aurkeztu eta hainbat sari jaso baditu ere, askok Kawase “Una pastelería en Tokio” (2015) filmagatik gogoratuko duzue. Arrakasta lortu zuen lana izan zen.

 • ADITUEN IRITZI ESKE

Jokin Martinez, Ongarri zineklubeko kideari aurtengo edizioko programazioan sail ofizialeko film bat aukeratzeko eskatu genionean, Kawaseren aldeko apustua egin zuen. Gustuko zuzendaria du zinemagile japoniarra eta horregatik egin du bere alde, hala ere, bere azken lana ez zitzaion hain ona iruditu. Ea oraingoan maisulana aurkezten duen Donostian.

2020 09 24 butaka gorria komunitatea barren Asagakuru Fotodirector 21135 Antonio eta Jokin