Laburbira, Euskarazko laburmetraien zikloa ikusgai Elgoibarren

19:00etan izango da emanaldia eta sarrerak doan izango dira

 Laburbiraren aurkezpen bideoa:

Laburbira, Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko laburmetraien zirkuituaren XVIII. edizioa da aurtengoa. Herriz herri ikusteko aukera izango da apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean eta Elgoibarren bihar arratsaldeko 19:00etan izango dugu aukera.
Ziklo honen helburua, euskaraz sortutako lanak ezagutaraztea eta ekoizpena bultzatzea da. Jasotako film guztien artean, 8 aukeratu dituzte kalitateagatik eta beste jaialdietan izandako harreragatik. Hauetariko batzuk Zinebi (“Nigandik”) eta Mendifilm Festival (“Aterpean Ateri”) jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA (“Babarrun Txapelketa”) eta Kameratoia (“Agur”).
Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:
ATERPEAN ATERI

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira aterpeanateri

“Aterpean ateri” trailerra: https://vimeo.com/477606463
Ruben Cresporen “Aterpean ateri” lanak Covid 19ren osasun-krisian murgiltzen du ikuslea. Konfinamenduan, Mikelek monotonia behartuan murgilduta bizi du eguna. Baina garai hobeen oroitzapenak eta abentura berrien ilusioak ezohiko egoerari aurre egiteko behar den indarra emango diote.
NIGANDIK

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira nigandik
Aitziber Garmendia, José Ramón Soroiz eta Elena Irureta ditu protagonistatzat Imanol G. Gurrutxagak zuzendutako lanak. Aitziberren aitak hirira bidaiatzen du egunero, eraberritzen ari diren bere haurtzaroko etxea babestu nahian. Egoera honek, bere osasun arazoekin batera, ordura arte espresatzera ausartu ez den kezka eta beldurrak kanporatuko ditu.
Nigandik trailerra: https://vimeo.com/447954519
GAME OVER

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira gameover
Ilune Diazek zuzendu duen laburmetraia honetan familia bat talka autoetan ondo pasatzen dabil. Ondoren, haien arteko jokoa, borroka bilakatuko da.
ILUNABARREAN ESAN

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira ilunabarreanesan
Xabier Vallinak zuzenduriko lana 2002.urteko Iruñean girotuta dago. Ezker abertzaleko Segi antolakundea ilegalizatu berri dute. Urko gazte antolakunde horretako kidea da Jonekin batera, bere lagunik onena. Bizitza publiko eta pribatuaren artean banatzen du bere bizitza Urkok. Publikoan militante eredugarria da, langilea. Pribatuan, ezkutuko desioak asetzen ditu autobus geltokiko gizonen komunetan zein Takonerako txoko ilunetan. Bere bizitza sozial eta politikoa sexualarekin nahastuko da erabat. Egoera honek bere harreman eta erabakietan eragingo du, inguruko dena zalantzan jarriaz.
Ilunabarrean esan laburmetraiaren trailerra: https://youtu.be/6M_Hb1ju_mg
BABARRUN TXAPELKETA

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira babarruntxapelketa
Andoni Martinez de Madina eta Julen de la Sernak zuzendutako “Babarrun txapelketa” lanak Gasteizera darama ikuslea. Bertan ospatuko da aurtengo munduko babarrun txapelketa hainbat berezitasunekin.
DATSEGIT

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira datsegit
Aitor Arruti da film honetako aktorea, zuzendaria, gidoilaria eta editorea. Datsegit-eko protagonista gela batean aurkitzen da. Bat-batean ihes egitea erabaki, baina zerbaitek jatorrizko etxera lotuta mantenduko du. Ihesaldiak, atzean utzi nahi duena zer den eta zeren bila dabilen ezagutzera garamatza.

NIRE EGUNEROKO MAITEA

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira nireeguneroko maitea
Ximun Fuchs, Manex Fuchs eta Eñaut Castagnetek zuzendu dute “Nire eguneroko maitea”. 2011ko urrian kokatzen gaitu filmak eta familia loturak eta Euskal Herriko gatazka armatuaren bukaera ditu hizpide. Gertakariek Amaia, 6 urteko neskatoa, gainditzen dute eta bere istorioa berriz asmatzen du, berreraikitze konpultsibo eta inozentearekin.
AGUR

2021 05 04 bukata gorria barren komunitatea laburbira agur
16. Kameratoiaren lan irabazlea da Iñigo Acharen Agur laburmetraia. Txikitako lagunaren heriotz misteriotsua ikertzeko asmoarekin bueltatzen da bere jaioterrira protagonista. Nola hil zen? Zer gertatu zen?
Laburbirak laburmetraiak euskaraz ikusteko aukera paregabea eskaintzen du.