Polemika sari banaketaren inguruan

Emakumeak izan dira protagonista zinemaldiko aurtengo edizioko sari banaketan. Alina Grigore zuzendari errumaniarraren “Crai nou / Blue Moon” filmak irabazi du Urrezko Maskorra eta Tea Lindeburgen “Zeruan legez / As in Heaven” film daniarrak Zilarrezkoa. Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra, Floria Ofelia Hofmannek (Zeruan legez / As in Heaven) eta Jessica Chastainekin (Tammy Fayeren begiak) ex aequo jaso dute.

Zinemaldietako sariek maiz sortzen dute polemika eta hala gertatu da aurten Donostian. Iaz ere gauza bera gertatu zen, ohituta gaude eta gogotsu espero ohi dugu sariak ezagutzeko unea. Gustu kontua da eta epaimahaia osatzen duten adituen erabakia errespetagarria. Hala ere, kriterio propioa izateaz gain, kritikoen iritziak jarraitu ohi ditut eta prentsako adituek okerren baloratutako filmari eman dio sari nagusia epaimahaiak. Nik ere harriduraz hartu dut epaia.

Donostiako Zinemaldiko 69. Edizioko sariak:

  • Film Onenaren Urrezko Maskorra: "Crai nou" (Alina Grigore)
  • Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra: Tea Lindeburg, "Zeruan legez" (Tea Lindeburg)
  • Interpretazio nagusi onenaren Zilarrezko Maskorra (ex aequo): Flora Ofelia Hofmann Lindahl, "Zeruan legez" (Tea Lindeburg) eta Jessica Chastain, "Tammy Fayeren begiak" (Michael Showalter)
  • Taldeko interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra: "Quien lo impide" (Jonas Trueba)
  • Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria: Terence Davies, "Benediction" (Terence Davies)
  • Epaimahaiaren Sari Berezia: "Earwig" (Lucile Hadzihalilovic)
  • Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria: Claire Mathon, "Estatu eskandalu bati buruzko ikerketa" (Thierry de Peretti)
  • Kutxabank-New Directors Saria: "Nich 'ya / Unwanted" (Lena Lanskih). Aipamen Berezia: "Carajita" (Silvina Schnicer eta Ulises Porra).
  • Horizontes Saria: "Noche de fuego" (Tatiana Huezo)
  • Zabaltegi-Tabakalera Saria: "Vortex", Gaspar Noe. Aipamen Berezia: "Eles transportan a morte" (Helena Girón eta Samuel M. Delgado).
  • Donostia Hiria Publikoaren Saria: "Petite maman" (Celine Sciamma)
  • Europako Film Onenaren Saria: "Ouistreham/Between Two Worlds" (Emmanuel Carrère)
  • Euskal Zinemaren Irizar Saria: "Maixabel" (Iciar Bollain). Aipamen berezia: "Kuartk Valley" (Maider Oleaga)
  • Gazteriaren TCM Saria: "Mass" (Fran Kranz)
  • Fripesci Saria: "Quien lo impide" (Jonas Trueba)
  • Feroz Zinemaldia 2021 saria: "Quien lo impide" (Jonas Trueba)
  • Euskal Gidoigileen Elkartea Saria: Maider Oleaga, "Kuartk Valley" (Maider Oleaga)