Elgoibarren amaitu den Itzuliko etapa, irudietan

Barren 2024ko mai. 10a, 16:08

Goi mailako txirrindulariak, nazioarteko tropeleko onentsuenak, lehiatu dira gaur Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan, Gasteiz eta Elgoibar artean.

Etapa bizkorra jokatu dute, eta Elgoibartik igaro diren lehen aldian, 11:50ak aldean, bi txirrindulari ihes eginda zihoazen arren, denak elkarrekin ailegatu dira Elgoibarko helmugara. Misha Bredewolde herbeherearrak (SD Works) irabazi du esprinean

Elgoibartik lehen aldiz igaro diren uneko irudiak, azken esprintekoak eta sari banaketa ekitaldikoak batu ditugu  argazki-bilduman.