Andoaingo erraldoien ordez etorriko dira Txantreakoak

Barren 2024ko mai. 9a, 15:46

Azken orduko aldaketa baten berri eman dute Elgoibarko Erraldoien Topaketako antolatzaileek. 

Erraldoien topaketa egingo dute maiatzaren 11n Elgoibarren, hirugarrengoz, eta hiru konpartsa ziren etortzekoak, horien artean Andoaingoa, baina ezbehar bat eduki dute eta ezin izango dute etorri. Txantreako konpartsakoak etorriko dira Andoiangoaren lekuan. Elgoibarko Erraldoien estreinako topaketan ere etorri ziren Elgoibarrera txantrearrak. Orduan Bergarako konpartsakoekin ibili ziren herriko kaleetan, eta berriro egingo dute topo zapatuan, Bergarakoak ere etortzekoak baitira. Horiekin batera, Iruñeko Alde Zaharreko konpartsa izango da kanpotik etorriko den hirugarrena. Eta, noski, Elgoibarko Erbuze konpartsakoak ere ibiliko dira kalejiran. 

17:30ean hasiko dute topaketa, baina ordu erdi bat aurretik ikusgai izango dira Kalegoen plazan erraldoi guztiak. Mauxitxa txarangak girotuko du musikaz kalejira.