Apirilaren 15ean zabalduko dute Atxutxiamaikaren eta Ludotekaren udarako eskaintzan izena emateko epea

Barren 2024ko mar. 25a, 15:08

Atxutxiamaika aisialdi taldeak eta Udal Ludotekak prest daukate udaldirako eskaintza. HH2tik LH6ra arteko umeentzako eskaintza aurkeztu dute, eta Aste Santu ostean zabalduko dute izena emateko epea, apirilaren 15ean. 

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak eta Udal Ludotekak prest daukate udarako eskaintza, eta interesatuek apirilaren 15etik 28ra bitartean eman dezakete izena. Ekainaren 24tik uztailaren 19ra arteko eskaintzak prestatu dituzte, HH2tik LH6ra arteko umeentzako. Eskaintza mailaka prestatu dute, eta adin tarte bakoitzerako ekintzak antolatu dituzte. Txokoak, irteerak, egonaldiak eta bestelakoak izango dira. Ohi bezala, bi txanda egongo dira aukeran: ekainaren 24tik uztailaren 5era lehenengoa eta uztailaren 8tik 19ra bigarrena. Uztailaren 22tik 24ra txoko osagarriak eskainiko ditu Atxutxiamaika aisialdi taldeak.

Informazio gehiagora edo izena emateko egin klik HEMEN

Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango ditu aisialdian parte hartzeko. Eskaerak apirilaren 15etik 30era egin beharko dira Herritarren Arreta Zerbitzuan edo online, Udaleko webgunean