Gure Natura Ezagutuz taldeak antolatu du ekintza , bertako zuhaitzak ezagutu eta haziak bildu eta hauen inguruko azalpena emateko. Hazi horiek, Elgoibarko Baso Biziak taldeko hazitegirako erabiliko dira, ondoren, berriz ere Elgoibarko lurretan landatzeko.