Kanadako bizipenak konpartituko ditu Angel Ugarteburuk bere blogean

elgoibarren.net 2008ko eka. 17a, 09:53

Kanadan bizi den anaia bisitatzera joango da aste honetan bertan Angel Ugarteburu, eta Ipar Amerikako herrialde erraldoian egingo duen hilabete luzeko bizipenak konpartitzeko aukera emango digu estreinatu berri duen bere blogean (Zabalduz). Bizipenen interesgarrienetaz gain, enpresa forestaletan lan egin duten euskaldunak eta haien historia eta istorioak jaso eta kontatzeko konpromisoa ere hartu du Ugarteburuk, besteak beste.


Utz diezaiogun, baina, blogari berriari berari Kanadara egingo duen bidaiaren nondik norakoak eta blogari moduan dituen asmoak azal ditzan.